SUEDER
SUEDER
Urtarrilak 31

Sueder 2012. urtean osatu zen talde gernikarra da. Abestiak, rock estilo bizienetik Pop/Rockera doaz: Itoiz, The Police... influentziak abestietan antzematen direlarik. euskeraz, konkretuki bizkaieraz, abesten dute: eguneroko gaiak dira kantuen hariak, beraien herriaren istorioak, amodio pasarteak, lagunekin bizitako momentuak… 2025ko azaroan beraien 3. lana plazaratu dute "Udako Aferak" izenekoa. Gaua estutudioetan grabatuta eta El tigre estudietan nahaztuta, Jon Aguirrezabalaga eta Xabier Eguiaren gidaritzapean. Diska honek aurrerapauso bat suposatu du taldearen ibilbidean. Doinu pegadizoekin 7 kantu alai eta polita aurkitu daitezke EP berri honetan. Gogotsu eta indar berruturik datoz berriro ere Gernikako mutilak