DJ ROSAMARI
DJ ROSAMARI
Urtarrilak 31

Esti Cadavid, Garazi Okina, Saioa Carbajo eta Maddalen Berastegi neska gasteiztarrek osatzen dute RosaMari. Orain direla zazpi urte hasi ziren Esti eta Maddalen lehengusinak, proiektuan Garazi eta Saioa kuadrila kideak sartu arte. Euskal Herrian zehar ibili dira txosnagune eta jai herrikoien alde beti eginez. Gasteizko Jimmy Jazz aretoan ikasi, hazi eta gau mundura zabaldu egin dira. DJ bezala ez identifikatu arren, haien sesioetan ahalegintzen dira zenbait musika estilo nahasten: reggetoia, pop, dance, tekno, dancehall, trap... Laukotearen helburuetako batzuk pertsonen askatasuna eta hauen arteko errespetua sustatzea dira, gauak espazio seguru eta libreak bihurtuz.

Entzun hemen: