
JONKASS
Urtarrilak 31
JonKass ez da musika-proiektu arrunt bat: ahalduntzea, energia eta transgresioa ditu oinarri. Akerbeltz taldearekin 250 kontzertu baino gehiago egin ostean, orain bere bakarkako unibertso propioa sortu du: Genero-rolak apurtzen dira, identitatearen eta onarpenaren aldarria oinarri hartuta. Euskal eszenan hibridazioa eta esperimentazioa bultzatzen dituen proiektu ausarta da, konplexurik gabe eta aske. 12 abestiz osatutako diskoa, identitateari, askatasunari eta bizipenei egindako aldarria. Kolaborazioak: Xabi Solano, Kepa Junkera, Ane Martinez, Alarma Morea. 2025eko Paradisu Zinema beka irabazi zuen proiektuak. (Elkar, EHZ eta Antxeta irratiak emandakoa)
